Ezin argiago esan, ezin garbiago azaldu...
2010/11/25
2010/11/19
Hegan bai, baina ez aske...
Edalontzi baten barneko euli bat bezala...
Pareten aurka indarra eginez,
atzera eroriz,
eta ahaztuz; berriz ere paretari aurka egiteko...
Inoiz aterako delakoan...
Eta, bitartean, haurra kanpoan ehizaki berriari begira; inoiz bera edalontzi baten barruan kabituko ez delakoan.
![]() |
| Iturria: selva (flickr) |
2010/11/06
El elefante encadenado
"Cuando yo era pequeño me encantaban los circos, y lo que más me gustaba de los circos eran los animales. Me llamaba especialmente la atención el elefante (...) Durante la función, la enorme bestia hacía gala de un peso, un tamaño y una fuerza descomunales... Pero después de su actuación y hasta poco antes de volver al escenario, el elefante siempre permanecía atado a una pequeña estaca clavada en el suelo con una cadena que aprisionaba una de sus patas.
Sin embargo, la estaca era sólo un minúsculo pedazo de madera apenas enterrado unos centímetros en el suelo. Y, aunque la cadena era gruesa y poderosa, me parecía obvio que un animal capaz de arrancar un árbol de cuajo con su fuerza, podría liberarse con facilidad de la estaca y huir.
¿Qué lo sujeta entonces? ¿Por qué no huye?
(...) El elefante del circo no escapa porque ha estado atado a una estaca parecida desde que era muy, muy pequeño.
Cerré los ojos e imaginé al indefenso elefante recién nacido sujeto a la estaca. Estoy seguro de que, en aquel momento, el elefante empujó, tiró y sudó tratando de soltarse. Y, a pesar de sus esfuerzos, no lo consiguió, porque aquella estaca era demasiado dura para él. (...) al día siguiente lo volvía a intentar, y al otro día, y al otro... Hasta que, un día, un día terrible para su historia, el animal aceptó su impotencia y se resignó a su destino. Ese elefante enorme y poderoso que vemos en el circo no escapa porque, pobre, cree que no puede. (...) Y lo peor es que jamás se ha vuelto a cuestionar seriamente ese recuerdo. (...) Jamás intentó volver a poner a prueba su fuerza... (...)"
Jorge Bucay, "Déjame que te cuente"
Arinagoak
edo pisuagoak,
motzagoak
edo luzeagoak,
berriagoak
edo denboraren igaroak erdoilduak
denok ditugu gure kateak...
...zergatik ez saiatu askatzen?
![]() |
| Iturria: Dean Croshere (flickr) |
2010/11/02
Bateragarriak direlako
Itaka ez dago Joniar itsasoan.Aurreko larunbatean aipaturiko irratsaioak Elefanteen Hilerriari "Halloween" aitzakia hartuta idatzitako sarrera errezitatzeko aukera eman zion, eta gure bloga handiagoa da orain. Eskerrik beroenak Iratiri aukera emateagatik.
Itaka Seguran dago, irratian, etxean.
Itaka Elefanteen Hilerrian dago...
...edo azken hau dago Itakan?
Baina Itakaren mugak ez dira hor amaitzen; sarean ere badago, Iratiren blogari esker.
Eta bertan, literatura eta matematika ez direla zertan etsai izan behar konturatu da Levi.
Zer litzateke bata bestea gabe?
Levik atsegin du literatura. Eta atsegin ditu, baita ere, matematikak. Piatagorasen arabera zenabkiek arautzen dute unibertsoa ... Zergatik ez Elefanteen hilerria? Zergatik ez ... ?
Iratiren blogean matematika eta literatura; hemen -aurrerantzean- literatura eta matematika... Bateragarriak izan daitzekeelako.
Mila esker, Irati.
![]() | ||
| Iturria: Bright Tal (flickr) |
P.S: Ahal bezain lasterren saiatuko naiz atal berri honi hasiera ematen.
2010/10/31
Requiescat in pace? (Halloween)
Aurrekoak argi utzi zion ez zezala egin, argi.Aresiok jada urte asko -gehiegi- zeramatzan lanean, hogei bat urterekin lanik ez zuela eta amak ehorzle sartzera behartu zuenetik. Gogoan zuen ama; haurtzaroa ezin kendu baitzuen burutik. Eta ongi gogoratzen zuen ere bere laneko lehen eguna.
-Ez ezazu egin, argi?Berrogei urteren ondoren bere postua gazte ezezagun bati utzi behar zion agureak argi utzi zion ez zezala inoiz ere hilkutxa bat ireki.
-Bai -erantzun zion lotsaz, ideia hori inoiz ere burutik igaroko ez zitzaiola argi zuela.
Ia hogeita bederatzi urte igaro ziren jada lan berriari hasiera eman zionetik; eta, lotsa apur batez onartu behar zuen geratzen zitzaizkion urte horietan bere hastapenak gehiegitan etortzen zitzaizkiola burura...
...tentakor.
Bere azken urte hauetan... zergatik ez? Eta egin.
Asteazkenean izan zen hileta, eta egun horretan bertan ehortzi zuten gorpua. Astebetera, Aresio berandurarte geratu zen lanean, eguneroko azken familiartekoak -periodikoki familiartekoen omenez otoitz egitera joan ohi zirenak- hilerria utzi zuten arte.
Eta orduan, esku-uhaga eta mailu baten laguntzaz, zazpi egun lehenago itxi zuen hilobiaren atea bota zuen. Iluntasunak egin zion harrera, barren barrenetik zerion hauts eta kiratsa ehorzleari ongietorria ematera bidaliz. Kriseilua sartu zuen lehenik, piztu berri zuen argiak beldurrari aurre egingo ziolakoan; eta honi jarraiki zerraldoraino iritsi zen.
Eta ireki.
"Jaungoikoak har nazala!"
Lasterka irten zen hilobitik, eta ondoan zuena ere ireki zuen indar bat bera ere egin gabe. Eta honen atzetik hilkutxa guztiak. Berdin.
Denek zituzten atzamarkak barnealdean.
Inork ez baitu demostratu hiltzea bizitzari betiko agur esatea denik.
![]() |
| Iturria: Maria Eskoriatza |
P.S: Mila esker Maria Eskoriatzari bere irudi sakon hau erabiltzen uzteagatik, benetan! Bere lan gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu hemen.
P.S (2) : S. A. U. L
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



