2010/12/11

Kez beteriko gelan (II)

Pospoloan gora zetorren garrari begiratu zion; denbora luzeegiz, behatz puntak erre zitzaizkion arte. Gero, saminez begiratu zion hatz muturretan sortu berri zitzaion babari.

Hura zen kaxako azken pospoloa.

- Eta orain? -galdetu zion berak.
-"Eta orain?" zer?
-Ea zer egingo duzun, hori zen azken pospoloa.

Biek (pentsakor) lurrera begiratu zuten, ehunka zurezko adar txikik erretzean utziriko ikatzezko hilerri hartara. 

Bera aulkitik altxatu eta leihora hurbildu zen, irekitzeko. Baina ez zen kerik atera bertatik. Gelan geratu zen, flotatzen, sabaira itsatsita. 

Haize hotza, ordea, aise sartu zen gelara. Eta beroa garaitu zuen.

Bera jiratu egin zen; eta beste gizona ikusi zuen lurrean makurtuta; ahoa herio kolorez; errautsak jaten. Eta betiko irribarre oker harekin -ilunagoa orain, ordea- begiratu zion, berriz ere.

-Amaitu da.


Iturria: Neil Dorgan (flickr)



2010/12/09

Kez beteriko gelan

Betiko irribarre oker harekin begiratu eta eskuartean zuen pospoloa piztu zuen, zartailuaz norbait zigortzen denean egin ohi den keinu bera erabiliz, ohituraren eskuek bere soinadarrak mugi zitzaten utziz...

-Usaitzen al duzu hori? -galdetu zion hortz artetik.
-Zer? -berak, fosforora gerturatuz.
-Hori, askatasunaren usaina da -xuxurlatu zuen, bere ahotsaren indarra eskuartean zuen zureko garrarekin batera itzaltzen zelarik-. Fortuna.

Hitzak oihartzun egin zuen gelan.



Iturria: Oha-Lau 2 (flickr)



2010/11/19

Hegan bai, baina ez aske...

Edalontzi baten barneko euli bat bezala...
Pareten aurka indarra eginez,
atzera eroriz,
eta ahaztuz; berriz ere paretari aurka egiteko...

Inoiz aterako delakoan...


Eta, bitartean, haurra kanpoan ehizaki berriari begira; inoiz bera edalontzi baten barruan kabituko ez delakoan.


Iturria: selva (flickr)




2010/11/06

El elefante encadenado

"Cuando yo era pequeño me encantaban los circos, y lo que más me gustaba de los circos  eran los animales. Me llamaba especialmente la atención el elefante (...) Durante la función, la enorme bestia hacía gala de un peso, un tamaño y una fuerza descomunales... Pero después de su actuación y hasta poco antes de volver al escenario, el elefante siempre permanecía atado a una pequeña estaca clavada en  el suelo con una  cadena que aprisionaba una de  sus patas.

Sin embargo, la estaca era sólo un minúsculo pedazo de madera apenas enterrado unos centímetros  en  el suelo. Y,  aunque la cadena  era gruesa y poderosa, me parecía  obvio que un animal capaz de arrancar un árbol de cuajo con su  fuerza, podría liberarse con  facilidad de la estaca y huir.

¿Qué lo sujeta entonces? ¿Por qué no huye?

(...) El elefante del circo no escapa porque ha estado atado a una estaca parecida desde que era muy, muy pequeño.

Cerré los ojos e imaginé al indefenso elefante recién nacido sujeto a la estaca. Estoy seguro de que, en aquel momento, el elefante empujó, tiró y sudó tratando de soltarse. Y, a pesar de sus esfuerzos, no lo consiguió, porque aquella estaca era demasiado dura para él. (...) al día siguiente lo  volvía a intentar, y al otro día, y al otro...  Hasta que,  un día, un día terrible para su historia, el animal  aceptó su impotencia y se resignó a su destino. Ese elefante enorme y poderoso que vemos en el circo no escapa porque, pobre, cree que no puede. (...) Y lo peor es que jamás se ha vuelto a cuestionar seriamente ese recuerdo. (...) Jamás intentó volver  a poner a prueba  su fuerza... (...)"

Jorge Bucay, "Déjame que te cuente"

Arinagoak
edo pisuagoak,
motzagoak
edo luzeagoak,
berriagoak
edo denboraren igaroak erdoilduak
denok ditugu gure kateak...

...zergatik ez saiatu askatzen?


Iturria: Dean Croshere (flickr)

2010/11/02

Bateragarriak direlako

Itaka ez  dago Joniar itsasoan.
Itaka Seguran  dago, irratian, etxean.
Itaka Elefanteen Hilerrian dago...
...edo azken hau dago Itakan?
Aurreko  larunbatean aipaturiko irratsaioak Elefanteen Hilerriari "Halloween"  aitzakia hartuta idatzitako sarrera errezitatzeko aukera eman zion, eta gure bloga handiagoa da orain. Eskerrik  beroenak Iratiri aukera emateagatik.

Baina Itakaren  mugak ez dira hor amaitzen; sarean ere badago, Iratiren blogari esker.

Eta bertan, literatura eta matematika ez direla zertan etsai izan behar konturatu da Levi.

Zer litzateke bata bestea gabe?

Levik atsegin du literatura. Eta atsegin ditu, baita ere, matematikak. Piatagorasen arabera zenabkiek arautzen dute unibertsoa ... Zergatik ez Elefanteen hilerria? Zergatik ez ... ?


Iratiren blogean matematika eta literatura; hemen -aurrerantzean- literatura eta  matematika... Bateragarriak izan daitzekeelako.

Mila esker, Irati.


Iturria: Bright Tal (flickr)


 P.S: Ahal bezain lasterren saiatuko naiz atal berri honi hasiera ematen.

2010/10/31

Requiescat in pace? (Halloween)

Aurrekoak argi utzi zion ez zezala egin, argi. 
Aresiok jada urte asko -gehiegi- zeramatzan lanean, hogei bat urterekin lanik ez zuela eta amak ehorzle sartzera behartu zuenetik. Gogoan zuen ama; haurtzaroa ezin kendu baitzuen burutik. Eta ongi gogoratzen zuen ere bere laneko lehen eguna.
-Ez ezazu egin, argi?
Berrogei urteren ondoren bere postua gazte ezezagun bati utzi behar zion agureak argi utzi zion ez zezala inoiz ere hilkutxa bat ireki.

-Bai -erantzun zion lotsaz, ideia hori inoiz  ere burutik igaroko ez zitzaiola argi  zuela.

Ia hogeita bederatzi urte igaro ziren jada lan berriari  hasiera eman zionetik; eta, lotsa apur batez onartu behar zuen geratzen zitzaizkion urte horietan bere hastapenak gehiegitan etortzen zitzaizkiola burura...

...tentakor.

 Bere azken urte hauetan... zergatik ez? Eta egin.


Asteazkenean izan zen hileta,  eta egun horretan bertan ehortzi zuten gorpua. Astebetera, Aresio berandurarte geratu zen lanean, eguneroko azken familiartekoak -periodikoki familiartekoen omenez otoitz egitera joan ohi zirenak- hilerria utzi zuten arte.

Eta orduan, esku-uhaga eta mailu baten laguntzaz, zazpi egun lehenago itxi zuen hilobiaren atea bota zuen. Iluntasunak egin zion harrera, barren barrenetik zerion hauts eta kiratsa ehorzleari ongietorria ematera bidaliz. Kriseilua sartu zuen lehenik, piztu berri zuen argiak beldurrari aurre egingo ziolakoan; eta honi jarraiki zerraldoraino iritsi zen.

Eta ireki.

"Jaungoikoak har nazala!"

Lasterka irten zen hilobitik, eta ondoan zuena ere ireki zuen indar bat bera ere egin gabe. Eta honen atzetik hilkutxa guztiak. Berdin.

Denek zituzten atzamarkak barnealdean.

Inork ez baitu demostratu hiltzea bizitzari betiko agur esatea denik.

Iturria: Maria Eskoriatza

P.S: Mila esker Maria Eskoriatzari bere irudi sakon hau erabiltzen uzteagatik, benetan! Bere lan gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu hemen.

P.S (2) : S. A. U. L

2010/10/30

...inprobisatzen...

Gidoi bat idazterako orduan...

...Orain inprobisatu...

- Idatzi esaldi guztiak, inprobisatzea ez baita erraza!

...Zer da ba orduan bizitza,
jendaurrean eginiko berahlako
inprobisazio bat baino?



Iturria: Sabor Digital (Flickr)




2010/10/18

Anonimotasunaren itzaletik

Hau ez da nire lehen bloga. Orain urte batzuk beste blog bat sortu nuen, ikastolako proiektu gisa, eta bertan ibili nintzen buru-belarri bizpahiru urtetan zehar, ahanzturaren lizunak eskuartetik kendu zidan arte.

Baina,  urte batzuen buruan beste blog bat -hau- sortzeko grinak hartu ninduen. Eta egin. Baina anonimotasunaren itzaletik idaztea pentsatu nuen oraingoan. Goitizen sinple baten bidez ezkutatu nintzen mundu errealen hatzaparretatik, nire benetako identitatea munduaren bizkarretara gordez. Gutxi ziren nor nintzen zekitenak, zergatik idazten  nuen ezagutzen zutenak.

Baina -urtaroaren aldaketak edo- mozorroa kendu zidan oharkabean. Eta  jende gehiago eta gehiago hasi zen nor nintzen jakiten.

Eta onartu behar dut ez zitzaidala atsegin gertatu, hasieran.

Baina egun hauetan konturatu naiz nire mingostasunaren zentzugabekeriaz.

"Blog bat ez da zerbait pribatuan gordetzeko gune bat, Levi"

Eta horregatik ez diet nire izena aditzera eman zutenei inongo errurik egozten;  hare gehiago, eskerrik beroenak nire partez.

Orain nahi dudana idazten dudalako, anonimotasunaren itzaletik aparte.

P.D: Izengoitia mantenduko dut, zuen baimenez.


Iturria: Ramón Peco (Flickr)

2010/10/16

Artile artean lotan

Bart gauean hotz handia egin du,
eta nik bufandarekin lo egitea pentsatu dut.

Lagun batek eginiko bufanda batekin.

Inoiz egin al duzue lo lagun batek egindako bufanda batekin ?

Goizean kalkuluak egin eta 4750 puntadaz eginik dagoela konturatu naiz.
4750 puntada niretzat bakarrik...

Inoiz egin al duzue lo lagun on batek egindako bufanda batekin?






2010/10/05

USL

Orrialde bera berriz ere destolestean;
mezua berrirakurri eta berriz ere ulertzen saiatzean;
sintaxitik haratagoko mezu ezkutuak -hitzen artean nahi gabe galduak- bilatzean;
izandako uneak gogoratu eta (beharbada) izango direnak imajinatzean;
guk sorturikoak...


Orrialde bera berriz ere destolestean; erantzun bakar bat...


...baina ezer berririk ez... artean.






 





2010/09/29

Beldur


Iturria: Joaquin Villaverde Photography (flickr)

Zainetan daramagu. Bere sustraiak lurrera indarrez eusten dituen parasitoa. Zainetan daramagu, baina ez gara berarekin jaio. Irakatsi egin digute beldur izaten, irakatsi; eta orain zainetan daramagu... 

"Ezeri ez diot beldur gehiago beldurrari berari baino"
Michel de Montaigne

Ezinezkoak eragiten digu beldurra. Gure garun arrazional -eta baita irrazionalenek ere- ulertu ezin dutenak, sinistu nahi ez dutenak; baina, zergatik ez, batzuetan egia denak...

Gaurko honetan Grabando Un Cortokoen lehen laburmetraia argitaratzea otu zait, merezi dutelako. Argi dago lan handia egin dutela film labur hau egi bihurtzeko. Eta lortu dute. Zorionak! Ea ez den azkena!







2010/09/26

25

Beherantz jauzi egin eta gorantz erortzen ikasi nahiko nuke...

...munduari bizkarra eman eta gora igotzeko...

...inoiz ez itzultzeko...

...une batez bada ere.



Iturria:Sanctuary photography → Away (Flickr) 

2010/09/25

Hate

Gorroto dut

              gorroto duen jendea...

Iturria: Heart Industry (flickr)

Fosilak

Noizbait norbaitek erakutsi zidan fosil bat eta harri arrunt baten arteko desberdintasuna.... eta beraien garrantzia...

Fosil izandako bat -orain, ziurrenik, harri arrunt bihurtua- munduaren aurrean biluztea pentsatu nuen, baina orain, 5 bat urtetan pilatutako ia 1825 fosil galdu ditudala konturatu naiz nire egunerokoa izandakoa bilatzen saiatzean.

Eta orain jada ez dira harri arrutak ere.

Iturria: pietroizzo (flickr)