Dramatis personae (Leviren inguruan...)

Afrikar mitologiaren arabera, elefante zaharrak, euren ordua heltzear dela jakinda,  elefanteen hilerria izeneko leku batera joan ohi dira bizitzari agur esatera... eta bertan igarotzen dituzte beraien azken egunak... bakardadean murgilduta...
Ideiek bizia omen dute. Gizakion garunetan jaiotzen dira, eta gorputza hartzen dute... ahaztuak diren arte.

Levi txikia zenetik saiatu da ideia horien bizia luzatzen, nola edo ala. Bere ganbarako kutxa zahar batean gorde zituen hasieran, handik ihes egingo ez zutela pentsatuz; kaiola baten barruan txori bat gorde daitekeen bezalaxe... baina ideiak ez dira horrelakoak... eta kaxa huts bat besterik ez zuen aurkitu itzulitakoan.

Lurpean gordetzea ere bururatu zitzaion, eta etxe azpiko dendan erosi zuen loreontzi berri handi bat. Eta, egunero-egunero -amak agindu bezala- ureztatu bazituen ere hango ideiak ez ziren hazi; are gehiago, denboraren erosioak desagerrarazi egin zituen.

Izan ere, ideiak ez dira ez txoriak ez loreak bezalakoak...

Ideiak elefanteak bezalakoak dira...

Horregatik, Levik bere ideiak "elefanteen hilerri" honetan gordetzea erabaki du, norbaitek irakurri eta bere "elefanteen hilerri" propioan gorde eta bizitza luzatuko dielakoan...

Beharbada...


Levi


No hay comentarios:

Publicar un comentario