2010/09/25

Fosilak

Noizbait norbaitek erakutsi zidan fosil bat eta harri arrunt baten arteko desberdintasuna.... eta beraien garrantzia...

Fosil izandako bat -orain, ziurrenik, harri arrunt bihurtua- munduaren aurrean biluztea pentsatu nuen, baina orain, 5 bat urtetan pilatutako ia 1825 fosil galdu ditudala konturatu naiz nire egunerokoa izandakoa bilatzen saiatzean.

Eta orain jada ez dira harri arrutak ere.

Iturria: pietroizzo (flickr)


4 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Badaude, ordea, fosil batzuk bihotzean geratu zaizkigunak, fosilizatuta. Agian eskuartean ez eduki arren, garaian guztiz liluratu gintuztenak, eta nolabait, gerora begira, eraldatu.
    Ez jardun iragan diren fosiletan... Aurkitzeko dituzun guztietan pentsatu.
    Blog bikaina Beñat, zorionak!

    ResponderEliminar
  3. Nahiz eta fosil horiek harri arrunt bihurtu, sekula ez ahaztu fosil ziren garai hartan eskaini zizuten hura. Harri bakoitzak bere fosil zen aro hura noizean behin gogorartzeko onartea merezi baitu.

    ResponderEliminar
  4. Fosil bat ikusi eta hari begira-begira jartzen zarenean, hor dago zure egunerokoa, inoiz galdu ez duzuna, bizi dena. Egunero idazten dituzu zure azalean fosilek sorrarazten dizkizuten sentipenak, ideiak. Eta zure lehen hitza inoiz ez da testu baten hasiera izann, puntu eta jarrai baizik.

    Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer dagoen idatzita azken puntu horren aurretik? Hor dago ba nehoiz galdu ez duzun egunerokoa, zeure azalean tatuatuta. Fosilen aurkako inmunitate-sistema bailitzan.
    Inmunea zara tartako zazpigarren kandelarekiko, lehen musuarekiko, eman zenion ezetzarekiko...

    Orain. Itxi begiak eta pentsatu. Zenbat birusekiko ez garen inmune. Onena hori da.



    Topatu dut fosilaren izena: mikrasterra.
    Bernardo Atxagak dio Zalduondon asko daudela.
    Nik diot, asko daudela Ordizian ere. Urretxun ere bai.

    ResponderEliminar