2010/10/18

Anonimotasunaren itzaletik

Hau ez da nire lehen bloga. Orain urte batzuk beste blog bat sortu nuen, ikastolako proiektu gisa, eta bertan ibili nintzen buru-belarri bizpahiru urtetan zehar, ahanzturaren lizunak eskuartetik kendu zidan arte.

Baina,  urte batzuen buruan beste blog bat -hau- sortzeko grinak hartu ninduen. Eta egin. Baina anonimotasunaren itzaletik idaztea pentsatu nuen oraingoan. Goitizen sinple baten bidez ezkutatu nintzen mundu errealen hatzaparretatik, nire benetako identitatea munduaren bizkarretara gordez. Gutxi ziren nor nintzen zekitenak, zergatik idazten  nuen ezagutzen zutenak.

Baina -urtaroaren aldaketak edo- mozorroa kendu zidan oharkabean. Eta  jende gehiago eta gehiago hasi zen nor nintzen jakiten.

Eta onartu behar dut ez zitzaidala atsegin gertatu, hasieran.

Baina egun hauetan konturatu naiz nire mingostasunaren zentzugabekeriaz.

"Blog bat ez da zerbait pribatuan gordetzeko gune bat, Levi"

Eta horregatik ez diet nire izena aditzera eman zutenei inongo errurik egozten;  hare gehiago, eskerrik beroenak nire partez.

Orain nahi dudana idazten dudalako, anonimotasunaren itzaletik aparte.

P.D: Izengoitia mantenduko dut, zuen baimenez.


Iturria: Ramón Peco (Flickr)

3 comentarios:

  1. Ideia berdina eduki nuen buruan bueltaka irtenbidea aurkitu ezinik. Ez nuen nahi bloga nik finkatutako esparru batetik atera zedin, baina, nahi ala ez nahi, oharkabean esparrua zabaltzen joan zen, konturatu eta axola ez zitzaidala ohartu nintzen arte.
    Puntu honetatik aurrea esparrua 510.065.284,702 kilometro karratuko elipse bat pasatzera izango zen.
    Ikusi dut Googleko bilaketatan azkenik azaltzea erabaki duzula. Zorionak.

    ResponderEliminar
  2. sentitzet Levi mindu badut!, sentitzet benetan...
    Zuk uste barkatuko didala belarri atzeak gustatzen zaion bezala xaboitzen badizkiot?
    Aspaldian ez dut ikusi... muxu haundi bat emaiozu nire partez!

    ResponderEliminar
  3. Belarriaren ondoan xuxurlatzen badiozu hobe, beharbada... Hori atsegin duelakoan nago...

    ResponderEliminar