2011/03/08

Itzulera

Ea elefante txikia non ezkutatu den xuxurlatu didate orain aste batzuk.

Eta nik ere ez dakit, egia esan, non ibili naizen. Azterketen aitzakia brokel, beste ezer egitearen aurka borrokatuz, azterketei beraiei jaramon handirik egin gabe...

Baina itzuli naiz. Gara. Ni eta nire kamera berria. Eta orain, testuaz gain, argazkiak ere izango dira elefanteen hilerri honetan. Edo saiatuko naiz, behintzat. Levi eta Holga, XXI. mendeko fabula faltsu bateko pertsonaiak bagina bezala.

Ea egun maxpaxeatu hauetan denak hobera egiten duen :)


Bastet in the sky with diamondsek Holga batekin ateratako argazkia.

4 comentarios:

  1. Hutsunea nabarmena da Levi ezkutatzen denean, eta hilerria indartzen du nolabait. Ziur naiz Holgaren laguntzaz denon barruak dantzan jartzea lortuko duela berriz, bizitza luzatzen-edo. Ez prokrastinaziotan erori, ongietorri eta enchanté madmoiselle-ari!

    ResponderEliminar
  2. Orain dela hilabete bat eta erdi gutxi-gorabehera adierazi zenigun zure itzulera. Levi baina, elefante talde batek bahitu duela ematen du. Zure hurrengo artikuluaren zain gaude.

    ResponderEliminar